ESZENA

Ertza konpainiak “Meeting Point” aurkeztuko du, Eskoriatzan

Eskoriatzako San Pedro jaietako egitarauaren barruan, uztailaren 29an, 2018ko Max Saria kale ikuskizun onenaren saria jaso zuen Ertza taldearen Meeting Point obra ikusi ahalko da.

Meeting Point lan sarituarekin (XVIII. Umore Azoka Leioak Ertza taldearen obra ere saritu zuen Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren Saria emanez) jendeak topo egiten duen tokiez, eta hori gerta dadin gurutzatu behar diren putzuez eta itxaron behar den denboraz hausnartu nahi da. “Herrialde berdinetik, baina elkarren artean urrun dauden bi hirietatik datozen bi gaztek, 8.000 kilometroko putzua gurutzatu behar izan dute eta urte batzuk pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu, eta elkarren loturak aurkitzera iristeko. Eta konturatzeko nola askotan, gure bizitzako labirintoa osatzen duten bideak, besteenarekin gurutzatzen diren, eta hortik aurrera, pertsona berriak bilakatzen garen”.

Break dance eta hip hop bezalako lengoaiak nahasten diren leku berri hori deskubritu eta dantza garaikidearen begiradapean espazio berriak sortzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button