BESTELAKOAK

Argazkigintza tailerra Santi Yaniz-en eskutik

Santi Yanizek, argazkietan mendia ondoen harrapatzen duen argazkilariak, Mendiklik argazkigintza tailerra emango du aurten ere Mendi Film Festival jaialdiaren egitarauan. Aurten, abenduaren 20 eta 21ean izango da, Bilboko Udal Aterpean, Gure argazkiak berriro pentsatzea lemapean.

“Natura maite dutenei, mendiko argazkigintzan sakontzeko asmoa dutenei eta mendian irudiak hartzerakoan formak, kontzeptuak eta prozesuak berriro lantzeko interesa dutenei zuzendurik dago tailerra” adierazi dute antolatzaileek.
Beharrezkoa da argazkigintzari buruzko oinarrizko ezaguerak izatea; gehienez ere 15 plaza izango dira, eta prezioa, 120 euro pertsonako. Azaroaren 30a da izena emateko azken eguna. Izen emateak egiteko santiyaniz@gmail.com posta elektronikoa edota 666 56 62 65 telefonoa erabil daitezke.

Santiago Yaniz entzute eta itzal handiko argazkilari profesionala da, eskarmentu eta ibilbide handikoa; mendiko argazkigintza da bere espezialitate nagusia. Aldizkari garrantzitsuenetan ikus daitezke bere argazkiak, eta mendiko ibilbideen hainbat gidaren egile ere bada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button