ARTEA

Ertibil Bizkaia erakusketa ibiltaria, Rekalde Aretoan

Patrik Grijalvo, Amaia Gracia Azqueta eta Jose David Romero Martin artista gazteen lanak aukeratu dituzte Ertibil Bizkaia 2013 arte bisualen erakusketa ibiltariaren XXXI. edizioan erakutsiak izan daitezen. “Erakusketa horrek laguntza eta bultzada bat eman nahi die sortzaile gazteei, beren ibilbide artistikoen lehen urratsetan”.

Horretaz gainera, beste hamazazpi artista ere hautatuak izan dira: Julen Agirre Egibar, Maria Andres Sanz, Saray Blades, Juana Garcia-Pozuelo, Ines Garcia, Rakel Gomez Vazquez, Edurne González Ibañez, Eduardo Hurtado, Miriam Isasi, Edurne Martinez Arroyo, Saray Perez Castilla, Sarah Rasines, Ana Riaño, Javier Rodriguez Perez-Curiel, Laurita Siles, Cristian Villavicencio eta Diego Vivanco.

Artista horien lanak ikusgai daude Bilboko Rekalde Aretoan ekainaren 30era arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button