ARTEA

“Ertibil 2018” erakusketaren itxiera ekitaldia egingo dute Gasteizen

Gasteizko Montehermoso zentroak Ertibil 2018 Ikus Arteen Erakusketa-Ibiltaria hartu du iragan uztaiaren 6tik. Bada, bihar, erakusketa kolektibo horren azken eguna izango da, eta itxiera ekitaldi berezia ere egingo dute.

Hala, 20:00etatik aurrera, erakusketaren bisita elkarrizketatuaz gozatzeko parada izango da. Horrekin batera, DJ batek ere parte hartuko du ekitaldi horretan.

Erakusketan ondoko artisten lanak bildu dira: Raquel Asensi, María Benito Piriz, Jone Elorriaga Soto, Jon Ander García, Helena Goñi, Eztizen La Cruz, Jara Navarlaz, Matxalen Oñate Esparza, Juan Pablo Orduñez eta Mawa, Olatz Otalora, Anderperez, Laura Ruiz Sáenz, Ander Sagastiberri Fernández, Manu Tarrazo, eta azkenik, Imagen 31.

Montehermosoren arabera, “erakusketak bi helburu nagusi ditu: sormenari lotuta dauden joera berriak ezagutzera ematea eta arte garaikidea herritarrengana hurbiltzea”. Ekimena 1983an abiatu zen, eta pintura, eskultura, grabatzea, argazkilaritza eta DVD-bideoa modalitateak hartzen ditu bere baitan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button