ARTEA

“Ertibil 2018” erakusketa, lehen aldiz Montehermoson

Rekalde aretoan abiatu zen maiatzean Ertibil Bizkaia 2018 erakusketa. Aurtengo deialdian, 124 lanek hartu dute parte, espezialitate guztietako 90 artistarenak, eta horietarik erakusketa osatzen duten hemezortzi lan aukeratu dira.
Ertibil Bizkaia 2018 Ikus-arteen Erakusketa Ibiltariaren hogeita hamaseigarren aldia da aurtengoa, eta bertan indarra hartzen ari diren artista gazteen obra zabaltzen da. Aurtengo erakusketan parte hartzeko aukeratutakoak izan direnak hauexek dira: Raquel Asensi, Maria Benito Piriz, Jone Elorriaga Soto, Jon Ander Garcia, Helena Goñi, Eztizen La Cruz, Jara Navarlaz, Matxalen Oñate Esparza, Juan Pablo Orduñez / Mawa, Olatz Otalora, Anderperez, Laura Ruiz Saenz, Ander Sagastiberri Fernandez, Manu Tarrazo e Imagen 31**.
Dakikezunez, erakusketa 1983an sortu zen bertako artistei laguntzeko, eta ibiltaria den heinean, uztailaren 1ra arte Bilboko Rekalde Aretoan izan da, eta orain, aurten lehen aldiz, Gasteizko Montehermoso kulturunean izango da irailaren 16ra bitartean.
Ondoren, Durangoko Arte eta Historia Museoan (urriaren 1etik 22ra), Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean (urriaren 31tik azaroaren 30era) eta Sestaoko Musika Eskolan (abenduaren 3tik 31ra) ere izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button