MUSIKA

Errusiako Pussy Riot taldeak Donostia Festibalean parte hartuko du

Last Tour agentziak jakinarazi duenez, irailaren 14an eta 15ean, Donostia Festibalaren edizio berri bat egingo da Donostiako Hipodromoan. “Egungo ikus-entzuleekin konektatzen duten momentuko hainbat estilotan jarri du bere begirada jaialdiak”. Bada, Last Tour-ek iragarri duen azken izen garrantzitsuenena artean, Errusiako Pussy Riot talde feminista dago. The Young Wait, Ane Leux, Frank eta Los Bracco dira azken orduan kartelera gehitu diren beste artista batzuk.

Last Tour-en arabera, “Pussy Riot taldearentzat musika instrumentuak, erritmoak eta hitzak baino zerbait gehiago da, protesta eta aldarrikapen feministarako metodoa ere bada. Diziplina anitzeko kolektibo hau 2011an eratu zen, eta harrezkeroztik, nazioarteko feminismoaren eta kontrakulturaren burua da, munduko albistegi guztiak betez, haien protestak edo kantuak tarteko. Aurten, Bad Apples izeneko kantua estreinatu dute”.

Bestalde, Kase.O rap zalea eta Berri Txarrak rock taldea izango dira Donostia Festibalaren kartel-buruak, baina bi horiei hainbat artista batuko zaizkie: C. Tangana, Niño de Elche, Riot Propaganda, La M.O.D.A., La Luz, Nathy Peluso, Cala Vento, Pet Fennec eta Carolina Durante. Last Tourrek iragarri duenez, laster, jaialdian parte hartuko duten artista gehiagoren izenak zabalduko dituzte.

“Rock, hip hop, trap, flamenco ikonoklasta… Finean, hiriko musika, modernoa eta nortasun handikoa, zeinak askotariko publiko heterodoxoekin konektatzen duen, ezohikoa eta apurtzailea den areto batean, alegia, Hipodromoan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button