IKUS-ENTZUN

Errotzearen eta deserrotzearen arteko gatazka

Bilboko Fas zineklubak A Estación Violenta filma pantailaratuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Anxos Fazans galiziarraren opera prima da.

Manuel Jaboisen izen bereko nobelan oinarrituta dago gaur Bilboko Fas zineklubak antolatu duen emanaldia. Filma galizieraz filmatua dago gainera.

Galiziako kostaldeko herrixka batean gertatzen da istorioak honakoa kontatzen du: antzinako adiskideek elkar topatzen dute berriz; lehen eszenan, biluzik daude hondartzako uretan, eta, urte asko geroago, iraganeko une on eta txar haiek gogorarazten dituzte. Horrekin batera, orainaldiaz eztabaidatzen hasten dira, eta etorkizun eskasa ikusten dute. Istorio horretan, gai unibertsal bat planteatzen da, errotzearen eta deserrotzearen arteko gatazka, kanpora joan nahi baina bertan gelditzen direnena.

Filmarekin batera, Maria Fernandez zuzendariaren Ancora lucciole laburra ere pantailaratuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button