BESTELAKOAK

“Erronk@rterri” lehiaketa digitala

Balmasedak eta Enkarterriko mankomunitateak Erronk@rterri lehiaketa digitalaren beste edizio bat antolatu du, euskararen erabilera sustatzeko eta gazteak Interneteko euskarazko baliabideak eta aplikazioak erabiltzera animatzeko.

Gaur berton, urriaren 17an, hasiko da Erronk@rterri lehiaketaren laugarren edizioa. Enkarterriko gazteei zuzenduta dagoen lehiaketa ginkana bat da, eta horren bidez, “sarean dauden euskarazko aplikazioen eta baliabideen berri eman nahi zaie Enkarterriko gazteei, erabil ditzaten. Probak gainditzen dituzten parte-hartzaile guztiak zozketa batean sartuko dira; hain zuzen ere, multiabentura-jardueraz beteriko egun bat zozkatuko da”.

Gaurtik aurrera, ginkanako parte-hartzaileek lau proba gainditu beharko dituzte denbora-epe baten barruan. Ginkana horren bidez, gazteek euskarazko zenbait aplikazio eta programa ezagutu eta erabiliko dituzte (Jolasak, Pagotxa eta Klikasi webguneak, eta Galdeketaun aplikazioa). Horrez gain, sarean euskaraz arituko dira; izan ere, parte-hartzaileek sare sozialak erabiliko dituzte elkarrekin harremanetan jartzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button