ESZENA

Erronkak, desadostasunak, topaketak eta erreakzioak

Azaroaren 24 eta 25ean Erronkak, desadostasunak, topaketak  eta erreakzioak izeneko jardunaldiak hartuko ditu Gasteizko Montehermoso kulturuneak, hizkuntza eszeniko berrien VIII. inTACTO jaialdiaren programazioaren barruan

Montehermoso Kulturunearen eta jaialdiaren artean bultzaturiko jardunaldiek “gogoetarako eta jakintza nahiz esperientziak trukatzeko harreman-gune bat sortzea dute helburu, eta horren bidez, kultu-ekimen garaikideen ezaugarri diren joerak eta egiteko moduak kultur kudeaketaren eta politikaren ikuspegitik esploratzea”.

Jardunaldiotan arte eta kulturaren arloko profesionalek hartuko dute parte: Fernando Perez (kultur kudeatzailea eta Bilboko Azkuna Zentroko zuzendari nagusia); Lourdes González (kultur kudeatzailea eta Guadalajara-Mexikoko Kultura Zuzendaritzako Espazio Eszenikoen burua 2016tik 2018ra); Caterina Varela (A Coruñako Rosalía de Castro antzokiko urteko dantza programarekin lotutako kultur bitartekaritzarako TRCDanza proiektuaren koordinatzailea); eta Diego Garulo (kultur kudeatzailea, Zaragoza Cultural izeneko udal elkarteko teknikaria, eta arlo publikoaren eta herritarren arteko kudeaketarako koordinatzailea).

Programazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button