ESZENA

“Harria Herria” dantza bertikal ikusgarria, Igorren

Bihar, hilak 3, Harrobi Dantza Bertikal konpainiaren Harria Herria dantza ikusgarria antolatu dute Igorren. Ekimena udaletxe alboko frontoian izango da, 22:15ean.

Lanaren hasiera asmoa gizakiak suntsitutako espazio natural batean burutu zen, harrobietan.  2019an izen bera daukan film labur bat estreinatu zen Mendi Film Festibalean harrobiaren inguruaren edertasunaz ohartzeko.
Beste aldetik, emakumea da protagonista bertan: soketatik zintzilik, eskalatzeko grina antzeztuz, dantzaren espresio librerako. Emakumea, ez ausaz, hura egungo gizartean hartzen ari den espazioaren aitortzan baizik. Fusioan, txalaparta eta kantura ekarritako poesia gehituko zaizkio.

Harria Herria dantza bertikal ikuskizuna da, Oreka TX taldearen musikarekin horman gora eta behera ibiltzen dira Harrobi Dantza Bertikalen taldekoak. Lurrean eginda ere,  eta dantzen prozesuaren bidez, ikusgarria da emakumea gizartean hartzen ari den garrantzia aldarrikatzeko.

Joan nahi izanez gero, gonbiteak webgune honetan eskatu behar dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button