ESZENA

Erritu bakarkako eta kolektiboen bidez

Jon Maya eta Sharon Fridman zuzendaritzapean, eta Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, eta Urko Mitxelena dantzarien parte hartzearekin, bihar, otsailak 16, 20:30etik aurrera, eta Barakaldo Antzokian, Kukai Dantza Konpainiak Erritu lana eskainiko du.

Taldeak honela definitu du bere lana: “Erritu bizi-bidaia bat da, bizitzako etapak zeharkatzen baititu pasabideko erritu bakarkako eta kolektiboen bidez, naturarekin eta komunitatearekin loturik. Etapa horiek jaiotzatik kaoseraino doaz, bakardadearen mortuan barrena, harik eta topaketara, maitasunera eta, azkenik, heriotzara iritsi arte.
Errituak zubi modukoak dira gure izate banakoaren eta esperientzia kolektibo erritualizatuaren arteko loturen zentzua aurkitzeko. Gure izate banakakoa iraganaz, orainaz, etorkizuneko promesez eta aukeraz zamaturik dago. Esperientzia kolektiboa, berriz, erreferentzia da beti, baina mugitzen eta aldatzen ari da aldi berean. Espiritualtasuna, samurtasuna eta norberaren erabakimena batzen dira bidaiarekin, zeina azkenean kolektiboa baita, baina kontzienteenen ibilbideek eragiten diotelarik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button