MUSIKA

Erritmo multikulturalak Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Aste Nagusian Euskal Herri, Maroko, Espainia, Jamaika, Estatu Batuak, Ingalaterra, Bretainia, Aljeria edo Frantziako artistak bilduko dira Plaza Barrian, erritmo multikulturalak barreiatzeko. Saio guztiak agertoki horretan izango dira 23:30etik aurrera.

Abuztuaren 18an, Larry & His Flask country-rock taldeak eskainiko du lehen kontzertua. Haien ondoren, Dead Bronco taldeak joko du. Abuztuaren 19an, The Electric Swing Circus electro-swing ingelesaren txanda izango da. Abuztuaren 20an, Fanfaraï Big Band taldeko folk musikak jarriko du erritmoa Frantzia, Maroko eta Aljeriako artista eta sustraiekin. Gwendal bretainiarren folk zeltak gozatzeko aukera ere izango da, abuztuaren 21ean.
Abuztuaren 22an, Bilbao Reggae Splash XXVII. edizioa egingo da. Bertan, Johnny Osbourne jamaikarraren presentzia bermatu da. Aste Nagusiko egun handian, abuztuaren 24an, adin guztietako entzuleek ondo pasatzeko helburuz,  Orquesta Radio Topolinok kontzertu berezia eskainiko du.

Nabarmendu behar da abuztuaren 25ean antolatu den kontzertua: Euskal Kantarien Jira-Bira. Oholtza gainean, Gontzal Mendibil, Gorka Knorr, Urko eta Txomin Artola kantariak bilduko dira euskal kulturako herri-ereserki asko abesteko.

Guztira ehun kontzertu baino gehiagorekin gozatzeko abagunea izango duzue 2018ko Aste Nagusian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button