MUSIKA

Erritmo beltzak eta euskaldunak Baionan

Irailaren 6tik 8ra, kultura afroamerikarra eta euskalduna lotzen dituen Black & Basque festibala egingo da Baionako La Poterne gunean. Aurten atzerriko eta bertoko hainbat musikari interesagarri bilduko dira, hala nola, Kassav, Oxmo Puccino eta Angelique Kidjo, eta 2zio eta Kalakan.

Kontzertuez gain, bestelako esparruek ere euren tokia izango dute jaialdiaren baitan, tartean, diseinua, literatura edota zinema.

Orotara, 14 taldek joko dute hiru eguneko jaialdian: Angélique Kidjo, RKK, Moustic, Rapsode, Laurent Garnier, DJ Oil, The Afrorockerz Versus, Melissa Laveaux, Kassav, Dafuniks, 2Zio, Kalakan, Stonnie Boys, Oxmo Puccino eta Fanga.

Angelique Kidjo artistak irekiko du jaialdia gaur, irailak 6. Benin herrialdeko abeslari eta konpositorea Euskal Herriko Creation abesbatzarekin arituko da. Gaur izango diren gainerako ekitaldiak ondokoak dira: Getariako Bal2vieux taldea RKK, Moustic, eta Rapsode artistekin, eta gonbidatu berezi gisa, Laurent Garnier et DJ Oil.

Jaialdiari buruzko xehetasun guztiak: blackandbasque.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button