ESZENA

Erriberriko Antzerki Jaialdiak dantza izango du aurten protagonista

Erriberriko Antzerki Jaialdiak hogeigarren edizioa ospatuko du aurten eta arte eszenikoen aldeko apustua berretsi ez ezik, sendotu egingo du bere programazioak. Aurtengo edizioan, Jon Maya, Kukai Dantza Konpainiaren zuzendaria eta euskal koreografo garaikidea izango da gonbidatu berezia.

Hala, edizio honetan dantzak hartuko du protagonismoa, eta Kukai eta Jon Mayarekin batera, Sara Cano Dantza Konpainia madrildarraren koreografia ikuskizunez gozatzeko aukera izango da bertan, Erdi Arora eramaten gaituen inguru paregabean.

Hiru dantza ikuskizun programatu dituzte aurten, uztailaren 20an, 21ean, eta abuztuaren 3an, hiru egun, hiru ikuskizun eder, hiru paraje ederretan.

Era honetan, uztailaren 20an, Erritu Jon Mayaren koreografiaren ikuskizunak emango dio hasiera aurtengo programazioari agertoki ezin hobean: Oliteko Jauregian. “Erritu bizi-bidaia bat da, pasabideko erritu bakarkako eta kolektiboen bidez, bizitzako etapak zeharkatzen dituena naturarekin eta komunitatearekin loturik. Etapa horiek jaiotzatik kaoseraino doaz, bakardadearen mortuan barrena, harik eta topaketara, maitasunera eta, azkenik, heriotzara iritsi arte”. Joan Mayak zuzendutako ikuskizunean, Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena dantzariak izango ditu bere ondoan.

Biharamunean, uztailaren 21ean,  Vengo  ikuskizuna eskainiko da La Cavan, gaueko 22:00etatik aurrera. Sara Canok zuzendutako koreografia La Molinera Gaztelako ahozko folklorearen tradizioko klasikoan oinarrituta dago, oraina eta tradizioa uztartzen dituena, gure nortasunaren eta sustraien kontakizun bat egiteko. “Charro dantza, andaluziar folklorea, galiziar muñeira edota Aragoiko jota, modu naturalean elkartzen dira, Eliseo Parra, Kalakan edota Coetus taldeen doinu tradizional berrituen erritmora”.

Eta abuztuaren 3an, Galarauziak koreografia ikuskizunaren emanaldia eskainiko du Kukai Dantza Taldeak. Gauerdian hasiko da emankizuna Oliteko Carlos III Plazan. Jon Maya eta Cesc Gelabert dantzariak sortutako ikuskizuna da eta elkarrekin dantza tradizionaletan ohikoak diren hainbat kontzeptu berraztertu dituzte, begirada pertsonal berri batetik. “Dantza tradizionala dantzariak eta koreografoak elikatzen garen dantzaren ama da. Baina hitz bakoitza, dantza urrats bakoitza, interpretatzen duen dantzari batetik sortzen da, urrats berri bat asmatuz. Ekintza hori beti garaikidea da, bere denborarekin batera ibiltzen da”.

Informazio gehiago, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu