ESZENA

Erriberriko Antzerki Jaialdia proposamenen zain

Erriberriko Antzerki Jaialdiak Poetika Antzerki Ziklorako eta Laborategi Egonaldirako proiektuak aurkezteko epea zabaldu du.Bi deialdietarako izen-emateak datorren ekainaren 10era arte egin ahal izango dira.

Erriberriko Antzerki Jaialdiak izena emateko epea ireki du, Nafarroako antzerki konpainiek Antzerki Poetikako eta Laborategi Egonaldiko deialdietarako proposamenak aurkez ditzaten, uztailaren 17tik abuztuaren 2ra bitartean.

Erriberriko Antzerki Jaialdiak antzezlanen zikloa eskainiko du; eta gaur egungo publikoari espainiar egile klasikoetatik poetika eta garaikide europearrak arte hurbiltzea dute helburua. Antzezlanak soilik konpainia nafar profesionalek aurkez ditzakete. Bi antzezlan jaialdia egiten den bitartean egingo dira, Tafallako Kulturgunean, eta hirugarrena Erriberriko Kultur Etxean egingo da urteko azken hiruhilekoan, hitzartzeko data batean. Deialdi honen azken xedea da hitza, musika eta poesia hedatzea.
Antzezlanek jatorrizkoak izan beharko dute, eta Erriberri 2020ko Antzerki Jaialdiaren baitan estreinatzekoak. Testuak gaztelaniaz edo euskaraz idatzita egon daitezke eta antzeztuko dira idatzita dauden hizkuntzan. Antzezlan bakoitzak 20 eta 30 minutu bitarteko iraupena izango du.

Erriberriko Jaialdiak laneko egonaldia edo ikerketako laborategia ere proposatu du konpainia profesional nafar batek aurkeztutako proiektu artistiko baterako.
Egonaldiaren iraupena uztailaren 17tik abuztuaren 2ra arte, biak barne, eta egonaldiaren tokia, Erriberri. Jaialdiak lanerako toki bat eskainiko du, herriko udalak lagatako lokal batean, zehazten den ordutegian.

Datu guztiak, goian ezarritako esteketan topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button