LITERATURA

“Erresuma eta Fedea” trilogiaren azken alea

Aingeru Epaltzak (Iruñea, 1960) Gure Jerusalem Galdua (Elkar) lana argitaratu du; Erresuma eta Fedea trilogiaren azken zatia. Hirugarren, alegia. Azken zati hori ere abenturaz betea dator. Mailuaren odola (2006) eta Izan bainintzen Nafarroako errege (2009) dira trilogiaren aurreko bi zatiak.

Elkar argitaletxearen arabera, “gudu odoltsuak eta amodio sutsuak, erregeen aretoak eta kartzela krudelak, mendeku eta traizioak, konspirazio eta sabotajeak, Mediterraneotik Pariseraino; horrez gain, malenkonia kutsu batek blaitzen du kontakizuna, urteak iragan ahala Mailu zahartu, mila jipoi hartu eta bere printzipioei uko egin ez dien bakarra ohartzen denean dela; azkenik, bada kontatzearen gorazarre bat ere, Mailuren etsai eta aldi berean miresle den Axular apaizaren bitartez gaurko irakurleoi egindako keinu gisa”.

Epaltza kazetaria da, eta nobela da gehien landu duen literatur generoa; halere, ipuingintza ere jorratu du: Garretatik erauzitakoak (1989) eta Lasto sua (2005). Ez hori bakarrik, haur eta gazteentzako lanak ere idatzi ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button