IKUS-ENTZUN

Errepresioak munstroak sorrarazten ditu

FAS Zineklubean Love Me Not (Lluis Miñarro, 2019) izeneko filma proiektatuko dute gaur, betiko lez, , El Carmen aretoan, 19:45ean. Obra horrekin batera Iban del Campo zuzendariaren Espedizio handia film laburra ere eskainiko da.

Filmaren nondik norakoak honakoak dituzue: “Drama alegoriko bat da, Bibliako Salome (San Joan Bautista / Herodes) pertsonaiaren mitoa arrapizten duena. Bi etapatan banatuta dago. Lehenengoa 2006an gertatzen da Ekialde Hurbilean, destakamentu militar batean, eta bigarrengoa gau egunean. Yokanaanen, gizon misteriotsu bat dago preso desertuaren erdian, barrakoi batzuetan, eta terroristatzat dute batzuek eta profetatzat beste batzuek. Anbibalentziaren eremuan gaude: arrazoiaren aldeko borroka, sedukzioa, erotismoa eta indarkeria nahasten dira. Hona hemen mamira iristeko metafora: errepresioak munstroak sorrarazten ditu. Gizakiak bere baitan duen txoko iluna menderatzen ikasi behar dugu.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu