BESTELAKOAK

Errepideetako bideetan, askatasun sentipena

Zarautzeko Photomuseum aretoan, Julian Redondo argazkilariak Custom. Askatasun sentipena izeneko erakusketa paratu du. Uztailaren 16tik irailaren 1era, bideetan barna motorrez ibiltzeak ematen duen askatasuna islatuko dute makina bat argazkik.

Photomuseumetik jaso dugu erakusketa zertan den azaltzen duten lerro hauek: “Munduan marka gutxik dute euren sektorean Harley-Davidsonek motorren industrian duen aintzatespena. Gaur egun, nabarmendu egiten dira estilo klasikoagatik, motorren marru bereziagatik eta errepideetan abenturak gogora ekartzeagatik; mundu osoko milioika jarraitzaile leial eta sutsu erakartzen dituen kultura bihurtu dira ia.
Adierazkortasuna eta sormen pertsonala Harley-Davidson kulturaren ezaugarri dira. Lehen zaleak XX. mendearen hasieran hasi ziren euren motorrak pertsonalizatzen, eta gaur egun ezagutzen dugun banakako kustomizazio mugimendua Bigarren Mundu Gerraren ostean hasi zen. Motor xumeenetatik hasi eta aukeratutako jantzietara, inkonformista horiek desberdina naiz gizarte-korrontea sortu zuten ohartu gabe. Mugimendu txiki hori laster bihurtu zen kultura-fenomeno Hollywoodi esker, eta Hell’s Angels (Infernuko aingeruak) filmen bitartez, asalduraren eta askatasunaren oihu zibilizatuarekin lotu zen marka”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button