ESZENA

Euskal Herriko 20 konpainia izango dira Umore Azoka Leioan

Maiatzaren 18tik 21era egingo den Umore Azoka Leioan jaialdin Euskal Herriko 20 taldek parte hartuko dute, eta horietatik 14k ikuskizunak estreinatuko dituzte.

Umore Azoka Leioaren XVIII. edizioan parte hartuko duten Euskal Herriko 20 konpainiak hauexek dira: Amaia Elizaran, Cía. Barré, Cía. Tornado, Compañía Eva Guerrero, Compañía Trotamundos, El Gran Rufus, El Mono Habitado, Ertza Dantza, Garazi & Cía., Haatik Dantza Konpainia, Hortzmuga Teatroa, Jaiotz Osa, Kukai Dantza & Brodas Bros, Lekittoko Deabruak, MDV Danza, Mugmus Laborategia, Shakti Olaizola, Teatro a la Boina, Trapu Zaharra, eta Turukutupá. Horrez gain, Iparraldeko Bilaka eta Tetes de Mûles taldeek ere hartuko dute parte.

Jaialdiak aurten aniztasunaren eta lan-berritzaileen alde eginiko ahalegina egi du, eta hor ere euskal konpainien protagonismoa azpimaragarria izan da. “Umore Azoka Leioak programazio trinkoa eta kaleidoskopikoa eskaintzen du, diziplina anitzeko ikuskizunek eta genero anitzek osatutakoa, musikak, bertsolaritzak, magiak, clownak, pirotekniak, multimediak, txotxongiloek eta automatek, eta baita fakirismoak ere, guztiak ere erabateko estreinaldian”.

Hala, maiatzaren 18tik 21era, Umore Azokak kaleko arteen erakusleiho bihurtuko du Leioa, erabateko 21 estreinaldi tarteko. Guztira, aire libreko 150 ikuskizunetik gora izango dira.

Informazio gehiago: umoreazoka.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button