Sin categoría

Errenterian arte eszenikoen izurritea zabaldu da

Arte eszenikoek Errenteriako kaleak hartuko dituzte udan eta herriko hainbat txoko oholtza inprobisatu bilakatuko dira.

Hala, kalez kaleko programazioak dantza, antzerkia edota zirkuaren proposamen berritzaileen izurritea zabalduko du, eta hasiera emateko ostegunean, ekainak 27an, Kukai Dantzak eta Brodas Bross konpainiak elkarlanean sortutako Topa ikuskizuna eskainiko dute Fanderiako Dolores Ibarruri plazan, 20:00etan.

Ekainaren 29an, larunbatean emango diote jarraipena programazioari Kolektiv Lapso Cirk taldearen Ovvio zirku proposamenarekin, 19:00etan, Herriko plazan. Konpainia honek oreka azken muturreraino eramango duen zirku ikuskizun berritzailea dakar.

Uztailean, Trapu Zaharrak konpainiak, Sefiní , malenkonia eta umorea tartekatzen duen lana egingo du eta herriko  Madalenetako programazioarekin bat eginez. Markeliñe konpainiaren Zoozoom familiarteko ikuskizunaz gozatzeko aukera ere eskainiko du jaialdiak.

Abuztuko etenaldiaren ostean irailaren 7an izango da programatutako hurrengo ikuskizuna Mumusic circus taldearen eskutik. Konpainia horrek, zirraraz betetako Flou Papagayo ikuskizuna eskainiko du.

Eta irailaren 15ean, programazioari amaiera ematen arduratuko da Dantza Hirian jaialdi ibiltaria, Nowhere Theatre konpainiaren El lago de los cisnes (el pequeño) ikuskizunarekin, UnaiUna konpainiaren All inclusive lanarekin eta Amaiur Luluagaren taldeak dakarren J-ahO! emankizunarekin.

Programazioaren gaineko informazio osoa, kultura.errenteria.eus webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu