IKUS-ENTZUN

Errenteria Film Laburren Jaialdiak aste honetan zabalduko ditu bere ateak

Errenteria Film Laburren Jaialdiaren 23. edizioa izango da aurtengoa.  Aste honetan, azaroaren 22tik 25era makina bat lan proiektatuko dituzte Niessen Zinemetan. Sari banaketa ekitaldia, Niessen Kulturguneko auditorioan izango da azken egunean.

Errenteria Film Laburren Jaialdiak ia 800 lan jaso ditu aurten, eta horietatik 33 lehiatuko dira sariren bat eskuratzeko asmoz. Diogun bezala horiek guztiak aste honetan pantailaratuko dira, baina horretaz gain, beste ekimen batzuk programatu dituzte. Hala, Mary Shelleyren Frankenstein obraren 200 urteurrenarekin bat eginez,  Frankenstein eta zientzia izenburupeko solasaldia egin zen atzo. Eta gaur, azaroaren 20an, 17:30ean, Frankenstein berpiztuko balitz? haurrentzako tailerra antolatu dute. Gainera, hilaren 27an, film hori ikusteko aukera izango da, 19:30ean, Niessen Zinemetan.

Kontzertuak, Zinetxiki Errenterian saioa, erakusketak eta bestelako kontuak ere antolatu dituzte Errenteria Film Laburren Jaialdiaren baitan.
Programazio osoa hemen ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button