ESZENA

Errefuxiatuen krisiaren salaketa da “Bidaia”, Hortzmugaren ikuskizun berria

Bidaia Hortzmuga Teatroaren ikuskizun berriak errefuxiatu batek Europara ailegatzeko egin beharreko bidaiaren drama kontatzen du, arrisku eta pasarte tragikoz beteriko bidaia.

Kaleko ikuskizuna da Bidaia, antzerkia, dantza, musika eta zuzeneko bideoa uztartzen dituena, emakume migratzaile baten itsasbideak kontatzeko, eta  “errefuxiatuen krisia” delakoaren aurrean, konpromisorik ez dagoela agerian uzteko.

Ikuskizunaren estreinaldia irailaren 6tik 8ra ospatuko den Tarragonako FiraTàrrega kale antzerki jaialdiaren programazioaren barruan izango da; Euskal Herrian ere laster izango dugu ikusgai.

Gabriel Ocina eta Patricia Urrutia aktoreen lan berria hausnarketa sozial sakon bat egitera gonbidatuko gaituen ikuskizuna da, Aiala Etxegaray eta Denis Martinez dantzarien interpretazioarekin.
Pieza sortzeko, dokumentazio lana egin zuten aurretik Iñigo Iraultza artistaren laguntzarekin. Horrekin batera, emakume migratzaileekin eta Bizkaiko adingabekoen zentro bateko hamar bat gazteri egindako bilerak eta elkarrizketak jaso zituzten, eta horiekin batera sortu zen sortze-prozesuaren bilakaera. Proiektuan parte hartu duten konpainiak dira: Teatro Due Mondi (Italia), Theaterlana Bielefeld (Alemania), Compagnie du hasard eta Théâtre de l ‘unité (Serbia) eta  Hortzmuga Teatroa.

Informazio gehiago duzue, Hortzmuga Teatroaren web orrian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button