ESZENA

“Giza-tximinoa” lana Arriaga Antzokian

Giza-tximinoa lanean, biziraun ahal izateko gizon bihurtzen den tximinoaren istorioa kontatzen da. Borja Ruizek antzeztu eta Jokin Oregik zuzentzen du. Bihar bertan, maiatzaren 28an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, ikusi ahal izango da obra hau Arriaga Antzokiaren eszenatokian.

Giza-tximinoa, Oregi beraren hitzetan, Franz Kafkaren Akademia batentzat informearen moldaketa libre bezain ihesbiderik gabea da. Lan honetan zera kontatzen da: tximino bat gizon bihurtu da bizirauteko irtenbide bakarra zuelako eta barietate-konpania bateko izar erakargarriena izatetik talde beraren jabe eta arduradun nagusi izatera pasa da.

 “Zuetako askok dagoeneko izango duzue nire berri, seguru nago batek baino gehiagok irakurri duela niri buruz ergel talde horrek idatzitako artikulu edo informeetakoren bat. Horietako inork ez du ezagutzen, ordea, nire egiazko izaera, nik neuk ere ezingo nizueke lehengo nire tximino bizitzaren gainean azalpenik eman. Bost urte dira tximino izateari utzi niola, egutegiari erreparatzen badiogu denbora laburra da, baina luzea oso galopan igaro baduzu.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button