Nontzeberri

Errealitateari buruzko gogoeta dakar Jordi Bernadó argazkilariak Iruñera

Jordi Bernadó argazkilariaren Iberia argazki erakusketa dago ikusgai egunotan Iruñeko Ziudadelan. Xose Garrido komisarioak zuzenduta, ekainaren 30era bitarte ikusi ahalko da Mistoen eraikinean.

Bernadó argazkilaria baino behatzailea da eta argazkilaritza du mundua formaz eta begiradaz antolatzeko modua. Garrido komisarioak azaltzen duenez, “munduaz dugun esperientzia zailtzen duen mugimendu desitxuratzaile batean barna etengabeko ihesean ari da”.

Errealitatearen gaineko gogoeta proposatzen duen artistaren aburuz, “ez dago, jada, ezertarako ikasbide izan eta bizi daitekeen gertakaririk. Kontrara, badaude egon, elkarri behatzen dioten errealitateak, ezin konta ahala galderen iturri”.

Erakusketa hau bere obraren gainean egindako esku-hartze bat da, “arakatzea” xede duena.  Batetik, mendebaldeko kultura garatu deneko lurraldearekin eta espazioarekin  artistak ezartzen duen harreman konplexua eta berezkoa da. Eta bestetik, ikusleekin ezartzen diren hartu-emanen irudikapenak dira.

“Kontua, deskribatutako simulakroaren ideia horretan eta haren indar subertsiboan miatzea da, gure kultura pentsatzeko bide eta errealitatearen gaineko gogoeta gisara”, komisarioak dioenez.

Erakusketaren gaineko informazio gehiago, Iruñakulturada web atarian duzue.

Exit mobile version