ARTEA

Ricky Davilak eta Txelu Angoitiak Begira I. Argazki Topaketan parte hartuko dute

Ricky Davila eta Txelu Angoitia argazkilariak Durangon izango dira asteburu honetan Begira I. Argazki Topaketaren baitan. Lehenengoak tailerra zuzendu ez ezik, hitzaldia ere emango du. Bigarrenak, berriz, beste tailer bat gidatuko du. Horretaz gain, proiekzioak eta erakusketak ere izango dira.

Ostiralean, uztailak 1, Ricky Davila bilbotarrak La fotografia como vision personal izeneko tailerra zuzenduko eta Lux Dubia 1990-2010 izeneko hitzaldia emango du. Bigarren ekitaldi horren bitartez argazkilariaren 20 urteko ibilbidea azalduko da. Bestalde, Ezkurdi Udal Aretoan Jesus Mari Arruabarrena argazkilariaren Lo divino y lo pagano erakusketa ikusteko aukera izango da.

Uztailaren 2an eta 3an, aldiz, Txelu Angoitiak Del planteamiento creativo a la edicion izeneko tailerra gidatuko du.

Azkenik, uztailaren 1ean eta 3an hainbat autoreren lanak jasoko dituzten proiekzioak ikusi ahal izango dira, tartean, Matias Costa, Federico Clavarino, David Jimenez, Ricardo Cases, Jon Cazenave argazkilarienak.

Begira I. Argazki Topaketaren xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button