ESZENA

“Errauskin” txotxongilo ikuskizuna taularatuko dute Bilbon

Madrileko La Mar de Marionetas konpainiak Errauskin ipuina taularatuko du igandean, hilak 25, Bilboko Campos Antzokian; haurrentzako eta familientzako txotxongilo ikuskizuna da. Obra Txotxongiloak Igandero programaren baitan dago, eta birritan antzeztuko dute igandean, 12,30ean eta 17:00etan.

Ezaguna da oso Errauskin ipuinaren trama. Halere, haurrek biziki maite duten istorioa da. Madrileko La Mar de Marionetas konpainiak txotxongiloekin antzezten duten egokitzapen honek Bulgariako Golden Dolphin jaialdian bi sari jaso zituen, antzezle onenarena (epaimahai ofizialak emanda) eta Txotxongiloen Azti (haurrek aukeratua) onenarena.

Zikloaren hurrengo saioan Rosa Martinez & Co Bizkaiko-k Etxean goxo du obra taularatuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button