BERTSOTAN

“Erradikalak gara”, Lekunberrin

Beatriz Egizabal (antzerkilari eta ipuin kontalaria) eta Ane Labaka (bertsolaria) bertsotan/berritsuketan arituko dira Erradikalak gara izeneko lanarekin, bihar, 19:00etan, Lekunberriko Plazaolako kantinan.

Bi partaideen letra hauetan azaltzen da zertan den ikuskizuna: “Erradikalak zarete” erraten digute. Eta “nahi eta behar baino gutiago” pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara ailegatu nahian.

Lanku Bekaren saria eskuratu zuten Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal ipuin kontalariak Erradikalak gara izeneko lanarengatik. Lehen aldiz jarri du martxan Lanku Kultur Zerbitzuak bertso edukien sormenerako beka hori, batetik, bertsolaritza muinean duten emanaldi berriak sortzeko eta laguntzeko, eta bestetik, sortzaileen eta Lankuren arteko elkarlana sustatzeko ere bai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button