MUSIKA

Ermuko “Folkez Blai” jaialdia gaur hasiko da

Fouraleda taldeak eta Alboka Musika Eskolako trikitilariek, biak ala biak ermuarrak, egingo duten kalejirarekin hasiko da gaur Folkez Blai jaialdia, 18:00etatik aurrera. Jaialdiak igandera bitarte iraungo du. Kontzertuak Cardenal Orbe plazan egingo dira.

Hala, bihar, hauexek arituko dira: 18:30ean, Gost number & His tipsy gypsies (Gipuzkoa);     19:45ean, Tik Tara (Gipuzkoa) eta 21:00ean, Fetén Fetén (Valladolid), bai eta talde gonbidatu bat ere.

Larunbatean, halaber, hiru talde hauen txanda izango da: 18:30ean, Obal (Pontevedra);    19:45ean, Innerlands (Valentzia) eta 23:30ean, Doolin (Frantzia). Azken kontzertu horretan beste talde gonbidatu bat ere arituko da.

Azkenik, igandean, ondoko folk taldeek joko dute: 12:30etan, Bruna Sonora (Madril); 18:30ean, Mosicaires (Huesca), eta, amaitzeko, 19:45ean, Andrés Penabad Band (A Coruña).

Informazio gehiago: ermua.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button