LITERATURA

“Erlea” aldizkariaren 5. alea kalean da

Gaur, Erlea kultura aldizkariaren bosgarren zenbakia aurkeztu da Bilbon, BBK Aretoan, Bernardo Atxaga, Andres Urrutia euskaltzainburuaren eta Gorka Martinez BBK Fundazioko buruaren partaidetzarekin. Dakikezuenez, Erlea aldizkaria Euskaltzaindiak eta Pamiela argitaletxeak argitaratzen dute.

Atxagak komentatu du 5. Aleak iraupen bat markatu duela, egonkortasuna, nolabait. Ekimen literario-kultural honetan, hainbat ezaugarri uztartzen dira: batetik, idazle ezagun eta eskarmentutakoen lanak argitaratzen dira; bestetik, ia anonimatuan mugitzen diren sortzaileak ere ezagutzera ematen dira, oso interesanteak direlako eta azkenik, Euskal Herriko artista askoren lanak plazaratzeko ahalegin berezia egiten da. Hala, Jose Ordorika, Jon Zabaleta, Zumeta eta maila handiko artisten lanak argitaratzen dira. Oraingo portada Marta Cardenas-ek egin du.

Erlea 5 aldizkariak bi gai nagusi hartu ditu ardatz: Euskal Herria eta komikiak, batetik, eta autoak, bestetik. Komikiei dagokienez, Juan Carlos Eguillor zena omentzen du Erleak. Horretarako, Iñaki Berazategik, Euskaldunak komikian artikulua egin du. Komikietan, Euskadi Sioux, Ipurbeltz, TBO, Bécassine au Pays basque … bezalako argitalpenetan publikatutako irudiak ere ikusi ahal dira.

Autoak edota kotxeak da bigarren gaia. Kasu horretan, Kike Amonarrizek, Piarres Aintziartek, Felix Ibargutxik, Lorenzo Rojok edota Xabier Mendiguren Elizegik idazten dute. Egile hauekin batera, Iñaki Aldekoa, Jon Alonso, Kepa Altonaga, Uxue Apaolaza, Iñigo Aranbarri, Marisol Bastida, Miel A. Elustondo, Estibalitz Ezkerra, Jose Fernández de la Sota, Aritz Galarraga, Juan Gorostidi, Felix Ibargutxi, Juan Kruz Igerabide, Jacinto iturbe, Joxemari Iturralde, Koldo Izagirre, Manu Lopez, Joseba Luzuriaga, Xabier Mendiguren, Lourdes Otaegi, Iñaki Mendizabal, Lorenzo Rojo, Joxean Sagastizabal eta Iban Zalduak harytu dute parte. Irudigileak, ostera, Ernesto Valverde, Jon Zabaleta eta Marta Cardenas izan dira.

Gaur goizean aurkeztu da eta 19:30ean, irakurketa berezia egingo da Bilboko BBK Aretoan. Irakurketa horretan aldizkarian parte hartu duten hainbat sortzaile izango dira testuak irakurtzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button