ESZENA

“Erlauntza” Iruñean, malkoak eta irriak nahasten diren komedia mikatza

Erlauntza antzezlan dibertigarria taularatuko da gaur asteazkena, urriaren 30ean, Vaiven Producciones taldearen eskutik. Hitzordua, arratsaldeko 20:00etan, Gayarre Antzokian.

Udazkeneko Antzerki Aroa zikloaren barruan antolatutako emanaldia izango da, abenduaren 11ra bitarte, sei antzezlan taularatuko dituena Iruñeko hiru eszenatoki ezberdinetan.

Malkoak eta irriak baimenik gabe nahasten diren komedia mikatz honetan, antzerki taldearen hitzetan, “txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…
Asteburu eroa izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…”.

Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Vito Rogado, Itziar Atienza, Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Itziar Urretabizkaia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo izango dira erlauntza zoroa osatuko duten erle ipurterreak.

Informazio osoa hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu