ARTEA

Erika Ederen erakusketa, Bilboko Rekalde Aretoan

Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan aurkeztu zen atzo, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Sorkuntzako Beken barriek programaren barruan, Erika Ederen Piel de Lluvia (Euri-azala) izeneko erakusketa.

Erika Ederen erakusketa honetan argazki-sail bat agertzen da, non familiaren memoria erakusketaren leitmotifa bilakatzen den. Argazki guztietan itsasoa da erreferentea, zuri-beltzetan batzuetan, koloretan bestetzuetan. “Kanpoan bizi izan naizen arren, urtero joan behar izan dut itsaso ikustera, izan ere, nire familiaren bizitza itsasoaren inguruan garatu da”. Agertzen den itsasaldea, Lagako hondartzatik hasi eta Europako Rigako Daugavaren deltatik Mërsrags lurmuturrera hedatzen den itsasaldea da.

Itsasoa erreferentetzat hartuta, Erika Ede bere aurrekoen eta bere iraganaren munduan barneratzen da.  “Urtebeteko proiektua izan da, nahiz eta 2000. urtean argazkiak ateratzen hasi nintzen. Guztira 3.000 argazki atera ditut, baina 40ren bat aukeratu ditut lan honetarako”, dio egileak.

Irudiak Jose Ignacio Anguisolaren poema itxura duten testuekin lagunduta datoz. “Euskal Herriko kostaldeari atera nizkion argazki guztien gainean testu bat idatzi du José Ignacio Anguisolak, eta oso esperientzia partekatu interesgarria izan da”, komentatu du egileak.
Bizi izandako tokiak eta paisaia berreskuratuz, artistak informazioa biltzen du, noiz aurreko argazkiak errepikatuz, noiz beste batzuek idatzitako kontakizunak, literatura edo gutuneria jasoz.

Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiak artea babesteko egiten duen ahaleginaren barruan kokatu behar da. Eta bide horretan segitzeko asmoarekin, barriek 2015 zikloa abiatu da Erikaren erakusketarekin batera, baita sorkuntza prozesu pertsonalean murgilduta dauden beste artista gazteekin ere.

Erika Ede Bilbo eta Berlin artean bizi eta lan egiten du. Artearen Historian eta Arte Ederren lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Complutensen. 1997. urtetik Bilboko Guggenheim Museoko Argazkigintza Saileko koordinatzailea da, eta argazkilari iraunkor gisa lan egiten du, eta UPV/EHUko ohorezko irakaslea da.

Laurita Siles izango da hurrengo artista, otsailaren 17tik martxoaren 22ra, bere lanak aurkeztuko dituena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button