IKUS-ENTZUN

“Eremuz Kanpo” irrati-uhinetatik, soto ilunera

“Eremuz Kanpo” Bilbo Hiria Irratiko irratsaioa da, zeina zinearen inguruan ardazten den. Irratian ez ezik, Pop Pilulak fantzinean ere idatzi dute eremuz kanpo diharduten bi kideek. Bada, orain, Eremuz Kanpoko Sotoa ondu dute; hau da, hilero Bilboko Kafe Antzokiko goiko solairuan egingo duten emanaldia.

Gaur egingo dute, hain justu, lehenengo proiekzioa, Ibon RG musikariaren eskutik. Ibonek (Gargara, Xabier Montoia, Eten, Mursego, ibonrg, …) musikari baten inguruko filma aurkeztuko du, “lurpetik baino atmosfera kanpotik (datorrena)”.

“Zinema bera, ikus-entzunezkoak eurak hizpide, orbita edo aitzakia; oraingoan ere, honetaz ez bestez jarduteko. Nork beretik edo berarenaz jardunda, proposatuz, iradokiz zer ikusi, nola ikusi, nondik begiratu”.

Informazio gehiago: kafeantzokia.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button