Nontzeberri

“Eremuak” programak praktika artistikorako laguntzak bideratuko ditu

Arte garaikidearen testuingurua ekoizteko programa irekia den Eremuak plataformak jarduera artistikoari zuzendutako bi laguntza esleitzeko deialdi berri bat abiarazi du.

“Artisten egitekoarekiko konfiantzatik abiatuta, deialdi honen bidez lagundu nahi da aurretik zehaztutako proiektuen menpekotasunetik askatzeko lan-denbora bat sortzen, oro har, sorkuntza-prozesutik beratik ez datozen errekerimendu guztietatik bestelakoa. Halaber, eremuak-ek elkarrizketa ezarri nahi du onuradunekin, bi aldeentzako aberasgarria izan dadin”.

Laguntza eskatu ahalko dute jarduera artistikoko lanak egin nahi dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztiek.
Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 13an bukatuko da, eta erabakia  martxoaren 20an jakinaraziko da, Eremuak-en webgunearen eta sare sozialen bidez. Laguntza bakoitzaren zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.

Praktika artistikorako zuzendutako laguntzen oinarriak hemen kontsultatu hala dituzue.

Exit mobile version