KULTURARTEKOTASUNA

“Migratzaileak baino gehiago” kanpaina

Bilboko Udalak abian jarri du Migratzaileak baino gehiago kanpaina, abenduaren 18an Migratzaileen Nazioarteko Eguna delako. Horrela, aurten ere, Europako Kontseiluaren Kulturarteko Cities programak antolatutako kanpainarekin bat egin du Udalak. Migratzaileak baino gehiago leloarekin, pertsona guztiek, jatorria edozein dela ere, beren hiriei egin dezaieketen ekarpenak ditu ardatz.

Bilboko alkate Juan Mari Aburtoren hitzetan, “Bilbo historikoki moldatu egin da hainbat lekutatik etorri diren pertsonak berton sustraitu direnean. Batzuetan, barne migrazioak izan dira, eta beste batzuetan, nazioartekoak. Gizakien mugikortasuna betidanik existitu da gure urian, eta etorkizunean hori ez da aldatuko. Uri gisa daukagun nortasuna ezin daiteke bereizi migrazioen ondorioz partekatzen dugun errealitate ekonomiko, sozial eta kultural bizi eta anitzetik. Bilbotarren bizi-proiektuak hartu zituzten lurretara migratu genuen guk; iraganean gertatu zen, eta gaur egun ere bai. Era berean, ez dugu ahaztu behar iraganean erbestean bizi izan garela, eta beste leku batzuetako jendeak hartu eta babestu egin gintuela”.

Era berean, alkateak azpimarratu gura izan du “gure urian bizi-proiektu bat garatzeko asmoz migratzen duten pertsonak hartzen ditu Bilbok, bai eta sorterrian jasaten duten jazarpenarengatik babesa eta aterpea bilatzen dutenak ere. Funtsezkoa da jaso nahi genukeena eskaintzea, Migraziorako Euskadiko Itun Sozialak gogorarazten digunez”.

Gainera, Bilboko ikastetxeetako 11 eta 18 urte bitarteko ikasleak gonbidatu dituzte poesia, idazlanak eta ilustrazioak aurkeztera. Lehiaketaren bidez, lortu nahi da ikasleek eta irakasleek nortasunari, estereotipoei eta aniztasunari buruz gogoeta egin dezaten eta pertsona guztiak bizi diren hirietarako baliagarriak direla hausnartu dezaten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button