LITERATURA

Erein argitaletxeak hainbat liburu aurkeztu ditu

Hainbat lan plazaratu berri ditu Erein argitaletxeak. Txikienak zorteko daude, izan ere lehen labekada, eurentzat izan da. Idoia Garzes idazleak Hari single bat lana idatzi du, eta Leire Urbeltzek ilustrazioak egin ditu. Obrak XXXVII. Lizardi Saria 2018 jaso zuen. “Amaren baserri zaharrera oporretara joanda, amonaren kutxa zaharra zabaldu du Arrakok. Amonaren ardatza aurkitu du han, makila magikoa dirudien zurezko tresna bat haria harilkatzeko erabiltzen dena. Amonaren ardatza eskuetan, izpi bati tiraka, korapiloak deseginez, isiluneak betez, etendako haria birsortuko du Arrakok”.

Arrate Egañak Klarisa eta K Taldea Arimen Parkearen misterioa  sortu du, eta Marimar Agirrek ilustratu du. “Magurain herrian etengabeko misterioak gertatzen dira: desagertzen diren umeak, Ontzi Gizon ikaragarria, parke zaharrean azaltzen diren arimak…”

Azkenik, Alaitz Olaizolak Nork agintzen du? idatzi du eta Manu Ortegak ilustrazioak jarri ditu. “Mikelek eskola jazarpena pairatzen du. Isilean eta ezkutuan darama bere sufrimendua. Baina hemendik oso urruti, urrutiko planeta batean, izan dute gertaeraren berri, eta ez dute ezer egin gabe geratzeko asmorik”.

Beste aldetik, azken Blas de Otero-Bilbo Uria nazioarteko poesia sariak argia ikusi du: Oroimenaren xaflakortasunaz, Paloma Rodriguez-Miñambres egilearena.
Argitaletxearen iritziz, “iradokizuna eta gai-batasuna dira lanaren bertuterik aipagarrienak. Autoreak zenbait mito klasiko erabiltzen ditu, egunerokotasun antiheroiarekin elkartuz. Munduan zehar bidaia eginez osaturiko mapa da liburua, haurtzaroko memoriarekin uztartuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button