BESTELAKOAK

Edwin van der Heidek argi eta soinu instalazioa paratu du Azkuna Zentroan

Bilboko Azkuna Zentroko atarian jarri du Edwin van der Heide (Hilversum, 1970) artista holandarrak bere argi eta soinu instalazioa; soinuaren eta irudi tridimentsionalaren arteko harremana jorratu du bertan. Instalazioa kusgai dago apirilaren 2ra arte, 20:00etatik 23:00etara arte.

Elevated Projection izenburuko lanean, argia eta arkitekturaren espazioa elkartu egiten dira, egitura eta esperientzia berriak sortzeko asmoz. Hala, laser batzuek eta ke geruza fin batek formak sortuko dituzte, eta argia ukigarri bihurtu.

Pieza Laser Sound Performance proiektuaren parte da. Proiektu horren xedea soinuaren eta irudi tridimentsionalaren arteko harremana jorratzea da.

Edwin van der Heide soinu, espazio eta interakzioaren alorretan aritzen den ikerlari eta artista da. Bere obraren bidez, konposizio eta hizkuntza musikala hainbat esparrutara zabaltzen du: espaziala, interaktiboa eta diziplina anitzekoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button