MUSIKA

Eraso! taldeak “Kooltur Ostegunak” egitarauaren baitan joko du

Eraso! metal bandak Arrasateko Gaztetxean egin ohi den Kooltur Ostegunak zikloaren barruan joko du ostegun honetan, hilak 10. Laukote zarauztarrak Inoren Lurretan izenburuko EPa aurkeztuko du.

Inoren Lurretan EPan Eraso! taldeak 1990eko hamarkadan iltzatuta thrash metal doinuak bildu ditu, baina baita pop-rock estiloko kantu bat ere, Kokein taldeko Zaloa Urainek abestua. EPak, guztira, sei doinu biltzen ditu, sendoak eta hitz kritiko eta sakonekin osatuak.

Grabazio hori autoekoizpena da, eta Eñaut Gaztañaga teknikariak grabatu du Gaztain Estudioetan. Gaztañaga eta taldekideak, halaber, produkzioaz arduratu dira. Masterizazioa, berriz, Estanislao Elorzak egin du Doctor Master estudioetan.

Hil honetan, beste Kooltur Ostegun batzuk ere izango dira: hilaren 11n, Señor No eta Sumisión City Blues arituko dira; 17an, Nerabe; 24an, Estoniako Dead Furies taldea; eta, azkenik, 31n, Giante.

Kooltur Ostegunak egitaraua Kooltur Ekintzak taldeak antolatzen ditu, eta aurtengoa zikloaren bederatzigarren edizioa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button