IKUS-ENTZUN

Donostiako 20. Giza Eskubideen Zinemaldiaren azken saioa

Apirilaren 28ra bitartean egin da Donostian Giza Eskubideen Zinemaldiaren 20. edizioa. Apirilaren 21ean abiatu zen ekimena Estibaliz Urresolaren 20.000 especies de abejas lanarekin, eta Toi non plus tu n’as rien vu (Véatrixe Pollet, 2022) aurtengo edizioaren ateak itxiko dituen  Frantziako lana izango da. Azken lan horren sinopsia honako hau duzue: Claire eta Thomas zorioneko bikote ezkondu bat dira eta bi alaba dituzte. Baina poliziak Clairerena dirudien jaioberri bat aurkitzen duenean beren etxetik gertu, amesgaizto bihurtzen dira haien bizitzak. Clairek dio ez zekiela haurdun zegoela, baina posible al da hori? Sophie, bere lagun eta abokatu onena, Claireren defentsa prestatzen ari den bitartean, amatasunaren esentzia bera bihurtzen da kasuaren muina.

Sail ofizialena lan interesgarriak pantailaratu dituzte: Tetuán (Iratxe Fresneda, 2022), Las buenas compañías (Silvia Munt, 2023), edota Karpeta Urdinak (Ander Iriarte, 2022). Ikusiko diren lanen jatorria ere askotarikoa izango da: Frantzia, Belgika, Iran, Lituania, Errumania, India, Bosnia Herzegovina, Herbehereak, Norvegia, Erresuma Batua, eta abar.

Ohi den bezala, jarduera paralelo anitz ere antolatu dira egunotarako. Tabakalerako zinema aretoan Zinema eta Memoria zikloaren baitan lan batzuk pantailaratuko dira. Eta apirilaren 20an, 19:00etan, Giza eskubideak Afganistanen hitzaldia eskaini zuen Nazima Nezrabi epaile afganistandarrak San Telmo Museoan. Bestelako jarduera osagarriak ere izan dira, tartean, komiki erakusketa, booktrailer-a, tailerrak, Esna Tú online jokoa…

Programazioaren gaineko xehetasun guztiak Giza Eskubideen Zinemaldiak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button