ARTEA

Eraso matxistez hitz egiteko gunea, Gasteizeko ARTgia aretoan

“Zer gertatzen ari da gizon batzuekin? Zer gertatzen ari da emakume batzuekin? Zer egoeratan gaude emakumeok? Nola hezten ditugun gure haurrak? Gure kideak, gurasoak, lagunak? Nola zaintzen ditugu berezko jarrerak eta gure hizkuntza? Galdera horiei erantzunez, emakumeen hausnarketak plazaratzen dituen Oitia Ortiz de Lazkano eta Amaia Ochoaren erakusketarekin abiarazi  du ikasturtea Gasteizko ARTgia sorgune & aretoak.

Betaurreko moreak jantzi ditu beraz Bonis Jaforen proiektuarekin ARTgiak, eta emakumeak dira hizpide irailaren 21a bitartean ikusgai egongo den margolan eta argazki erakusketan.

Amaia Ochoa eta Oitia Ortiz de Lazkano izeba eta iloba dira eta 38 urteko adin tartearekin,  iritzi ezberdinak eta hausnarketak egiten dituzte. Baina, biek ala biek, emakumeek jasaten duten eraso eta indarkeria matxista salatu eta hausnarketarako gune bat ireki nahi izan dute erakusketarekin.

Irantzu Lekue ARTgiako koordinatzaileak ere bat egin du artisten ikuspuntuarekin eraso sexistez lepo egon da udari begira, eta irailean artearen esparrutik horrelako hausnarketa bat planteatzea oso interesgarria dela azpimarratu du. Gainera, bi artisten arteko lankidetza jarri du balioan Lekuek, bien arteko adin tartea eta belaunaldi ezberdintasuna ikusita: “ez da ohikoa horrelako adin tarte handia duten bi artistek elkarrekin aritzea eta horregatik da hain aberatsa eta hain interesgarria”.

Informazio osoa, hementxe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button