ESZENA

"Xahakoa" pastorala igandean oholtzaratuko dute Barkoxen

Xahakoa pastorala Etxahun elkartearen ekimen bati esker sortu da. Elkarteak Zuberoa eta pastoralak munduari zabaltzeko hainbat ekintza antolatu izan ditu azken urteotan.

XX. mendean bizi izan zen Alexis Etxekopar Attuli barkoxtar idazlea gogoratuko dute datorren igandean, uztailaren 31ean eta abuztuaren 8an Xahakoa izeneko pastoralaren bidez. Bertan, idazleak idatzitako abestiak entzuteko parada izango da. Era berean, giro berezia izango du aurtengo pastoralak, izan ere, II Mundu Gerrako gertakariak (alemanen okupazioa, barkoxtar gazte baten fusilamendua, erresistentzia) gogoratuko dira.

Guztira, 97 lagun aritu dira prestaketa lanetan orain arte, eta, hiru emanaldi hauen bidez, guztira 2.200 ikuslerengana heltzeko asmoa dute.

Pastoralaren nondik norakoak eta Zuberoako kultura hobeto ezagutzeko Etxahun elkarteak webgune bat jarri du abian.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button