BERTSOTAN

“Erantzuna oinean” jolasarekin, bertsotan

Arabako Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren inguruko jolasa eratu du, bertsotan ere etxetik aritzeko. Bertsogintzari buruzko hamar galderaz osatutako jolasa prestatu du eta zozketa bat ere egingo dute sari goxoekin.

Arabako bertsolaritzaren inguruko ekintzak eten behar izan dira, eta hala, bertso eskolak, hezkuntza arautuko eskolak, eta makina bat saio bertan behera geratu dira. Baina, Arabako Bertsozale Elkarteak bertsolaritzarekin jarraitzeko Erantzuna oinean jolasa prestatu du.

Parte hartu nahi duen orok oso erraza du; astean behin egingo da bertsolaritzari buruzko ariketa galderekin. Jolasteko bertsolaritzaren inguruko hamar galdera erantzun behar dira, eta gero bidali behar dira.
Galdera guztiak asmatzen dituzten parte-hartzaileen artean, olioa, kamisetak eta bestelako opariak banatuko dira.

Hemen duzue informazio guztia, eta jolasteko bidea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button