AGENDA

“Eraldaketa: SortzaileON afera” bideo-artelana ikusgai Gasteizen

Irantzu Lekuek eta Olatz Alonsok sortutako Eraldaketa: SortzaileON afera inauguratuko da bihar, irailak 14, ostiralean, 20:00etan , Oihaneder Euskararen Etxeko Jovellanos aretoan. Gazte Sortzaileak beka deialdiari erantzunez, Lekuek eta Alonsok  emakume sortzaileen sorkuntza-jarduera bistaratu nahi izan dute eta era berean, Araban eta Gasteizen artearen eta kulturaren inguruko mugimendua sustatu nahi dute, euskarazko ikus-entzunezko muntaketa esperimentala sortuz, zehazki bideo-arte pieza bat.

Gazte Sortzaileak ekimenaren programazio barruan, sormenaz hausnartu dute  Zuriñe Hidalgo abeslariak (Hesian musika taldea), Izaskun Urkijo arte zuzendariak (Errementari filma),  Ane Rodriguez Tabakalerako zuzendariak edota Irati Jimenez idazleek, hainbat solasaldi saioetan, sorkuntza-prozesuaren inguruko irudi eta aurreiritziak, kultura, kulturak, artea, arteak bizitzeko moduak, eta kulturgileen irudia ardatz hartuta.

Orain, proiektuaren orain bigarren faseari helduz, bihartik irailaren 21era bitartera, Eraldaketa: SortzaileON afera egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxean. Ondoren, Arabako herrietatik barna mugituko da erakusketa.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu