ESZENA

Erakustaldiak eta klase irekiak, Gasteizko Eszena-Arte Tailerrean

Bertan egiten den lana antzezleak trebatzea da, ikusleak sorraraztea, eta haurren eta gazteen antzerkia lantzea, beti arte eszenikoak hartuz gizartean eragiteko duten ahalmenaren ikuspegitik. EATren irakaspenaren xedea da jakintza psikologiko, fisiko eta tekniko guztiak eskuratzea, zeinek bere proposamen artistikoak landu ahal izan ditzan. Helburua da ikaslea gai izatea bere sormen guztia garatu eta gauzatzeko. Zuzendaritza eta kudeaketa Porpol Antzerkiaren gain dago 1986az geroztik.

Hori dela eta, datorren astean bi antzerki-proposamen bilduko ditu Gasteizko Eszena-Arte Tailerrak. Alde batetik, astelehenean (apirilak 23) Antzezleen Prestakuntza Profesionalaren (1. kurtsoa) ikasleek Inprobisazioa ikasgaiaren klase irekia eskainiko dute.
Beste aldetik, ostegunean (apirilak 26), kurtso horren ikasleek haien lana azalduko dute berriro Ahotsa eta Kantu ikasgaiaren erakustaldi baten bidez. Horrez gain, Hastapena kurtsoaren ikaskideek Antzezpena eta Jolas Dramatikoa ikasgaian landu dutena erakutsiko dute.

Bi proposamenak 20:00etan hasiko dira eta sarrera irekia izango da, lekuak agortu arte.

Horren gaineko informazioa hementxe topa dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button