ARTEA

Erakusketak, performanceak eta hezkuntza-lantegiak

2020ko Mapamunditarrak ekimenak goian aipaturikoak bilduko ditu Iruñean, Uharten eta Atarrabian urriaren 25era arte. Hala, makina bat erakusketa, performance eta hezkuntza-lantegi ikusgai izango dira zenbait kultur gunetan.

Labean, Blanca Graciak (Madril, 1989) Hipnosia animazio bideo-pieza aurkeztu du, non egungo egoera sozio-politikoaz hausnartzeaz gain, hartatik ihes egitera bultzatzen baitu. Mistoen Aretoan, Caroline Delieutrazek (Paris, 1982) Trolls Just Want to Have Fun (2019) artelana aurkeztuko du. Instalazioa 24 maskaraz eta trol sare sozialetako zorigaiztoko pertsonaien siluetaz osatuta dago. Horrekin batera hainbat bideo ere ikusgai izango ditu ikusleak.
Mistoen Aretoko bigarren nabean, Pablo Lermak (Barcelona, 1986) A Frame of Darkness izenburua duen collage-sorta aurkeztu du. Argazkilariak agerian uzten du zer presentzia eskasa duten argazkilaritzaren historian zehar gay komunitateak eta bere familiek.
Bestalde, NUPeko Campusean Helena Goñi-ren (Bilbo, 1990) Tell me how close we are to a riot erakusketa paratu dute. Bertan, argazkilariak 2008ko krisian hazitako gazte-komunitatearen belaunaldiko erretratua egiten du, Bilboko punk azpikulturaren testuinguruan.
Uharte Zentroan, Mireya Martin Larumbek (Iruña, 1980) eta Jorge Martinez Uhartek (Iruña, 1966) Fase Aldaketa Gelan izenburua duen prozesu artistiko komuna abiatu dute, habitatu eta sortzearen ideiaren inguruan.
Nafarroako Museoaren Atondoan, urriaren 3an, sorkuntzarekin beste hitzordu bat dago: soinu-perfomanceari eskainitako saio bat, Anna Holveck-en eskutik (París, 1993).

Azkenik, Mapamunditarrak Ikasgelak, arte-hezkuntza programari jarraituz, Iruña eta Iruñerriko ikastetxeei eskainiko die jarduera bat. Blanca Graciaren Desobedienteak bideoaren emanaldia abiapuntutzat hartuta, eraldaketari eta kate-ondorioei buruz hausnartzeko.

Hemen duzue ekimenak publikatu duen katalogoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button