ARTEA

Behinolako hiriburuaren nostalgia

Jujo Ortiz artistak Bilbon ezagunak diren panoramika ezberdinen erakusketa bat aurkeztuko du, gaur berton, Europako Ondare Jardueren barruan, BilbaoHistoriko eraikuntzako Expogelan.

Bilbao en el ayer izeneko uda osteko erakusketa berria Jujo Ortiz artista bilbotarrak ondu du Bilboko panoramika ezagunak batuz. Egilearen hitzetan, erakusketa “Bilbo izan zanaren eta ez danaren nostalgia gabeko oroitzapena da, bisitariei oharkabean pasatzen jakezan paisaiek daben botere eta memoriari buruz irakasteko modua izanik”.

Hortaz, erakusketak Bilbo ezagun eta propioena aurkezten du, hau da Bilbo Historikoa. Modu honetan, margolan hauek hirietan ipintzen ziren eta hormak betetzen zituzten kartel zaharrak gogoratzen dizkigute, itxura konkretu eta berezi bat izanik.

“Aukera aparta era pertsonal eta berezi batean gure hiriko aldakuntza ikusteko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button