ARTEA

Erakusketa patafisikoa, Zarautzen

Alberto Palomera artistak Patafisika izenburuko erakusketa paratu du Zarautzeko Photomuseum zentroan. Erakusketa zabalik izango martxoaren 25era arte. Palomerak Kepa Junkeraren laguntza izan du, pieza bat ondu baitu propio erakusketarako: Suite Patafísica, 4 mugimendutan.

Patafisika XX. mendearen erdian sortutako mugimendu kulturala da, surrelismoarekin antzekotasunak dituena. Alfred Jarry mugimenduaren buruak idatzitako liburu batetik hartzen du izena kultur joera horrek: Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien (1911).

Bada, mugimendu horretatik edan du Alberto Palomerak Patafisika gauzatzeko. Erakusketak hainbat elementu uztartzen dituen formatu handiko obrak biltzen ditu. Lan horietan material fotografikoa eta piktorikoak uztartzen dira. Obra horien bidez artistak erakutsi nahi du nola jardun eta begiratu behar den modu patafisikoan.

Informazio gehiago: photomuseum.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button