ARTEA

Erakusketa kolektiboa, Iradier galerian

Gasteizko Iradier galerian, Luis Pardo, Victor Ugarte, Carlos Sampere eta Albert Sesmaren pinturak ikus daitezke hil honetan.

Luis Pardok itsasoa eta bere mugimenduak irudikatzen ditu bere koadroetan, olatuak eta haitzak, bien arteko talkak eta ferekak… kolorez beteriko eguzkia, hondarra eta zerumugak.

Victor Ugarte, berriz, pintore arabar klasikoa da, 50 urte daramatza Gasteizko hiria, eta Arabako makina bat txoko pintatzen. Bere hitzetan, kronista bat da, igarotzen dena pinturaren bitartez islatzen duen kronista.

Carlos Sampere lana paisaietan ardazten da. Iradier galeriaren arabera, Espainiako paisaia pintore onenetarikoa da. Espazio zabalak, mendi garaiak eta haitzarteak bere obretan sarritan agertzen diren elementuak dira.

Azkenik, Albert Sernaren gai nagusia paisaia urbanoak dira. Antonio Lopez ezagunaren eraginak bereak egin, eta hiriaren atmosfera irudikatzen du; eguneroko bizitzan esentzia urbanoa harrapatzen saiatzen da. Finean, errealismo berri baten hirian dagoen argia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button