ARTEA

Eddie Campbell eta Miguelanxo Prado Getxoko Komiki Azokan

Azaroaren 23tik 25era bitarte egingo dute aurten Getxoko Komiki Azoka. Bertan, Eddie Campbell From Hell eleberri grafiko ezagunaren ilustratzaile eskoziarrak eta Miguelanxo Prado egile espainiarrak parte hartuko dute. Horiek izango dira, hain zuzen ere, aurtengo azokako gonbidatu garrantzitsuenak.

Eddie Campbell (1955, Glasgow, Eskozia) 70eko hamarkadaren amaieran hasi zen ilustratzaile lanetan, gehienbat fanzineetan. 1986. urtean Australiara joan zen bizitzera eta Ingalaterrako eta AEBetako hainbat aldizkarientzat hasi zen lanean, tartean, Knockabout, Fantagraphics eta Dark Horse Presents. Garai horretan Bacchus seriearen pertsonaia sortu, eta 15 urtez garatu zuen.

Miguelanxo Prado (A Coruña, 1958) ezaguna da oso atzerrian. 80ko hamarkadaren hasieran hasi zen nabarmentzen Zona 84, Cimoc eta Comix Internacional argitalpenetan eginiko lanaren ondorioz. Bere komiki albumak zenbait hizkuntzatara itzuli dituzte eta sari ugari jaso ditu.

Bestalde, aurtengo azokaren kartela Santiago Valenzuelak egin du. 2011n Komiki Sari Nazionala jaso zuen Plaza Elíptica lanari esker.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button