IKUS-ENTZUN

Don Siegel-en akziozko zinea proiektatuko du Guggenheim Museoak

Guggenheim Bilbao Museoak, Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan, Don Siegel akziozko zinema zuzendariaren inguruko zikloa atondu du gaur eta bihar Cinemart atalaren baitan.

Gaur bertan, 16:30etatik aurrera The Beguiled (1971), eta Escape from Alcatraz (1979) filmak proiektatuko dituzte 16:30ean eta 19:15etan hurrenez hurren. Tartean, 18:30ak aldera, Anney Wamsat zinemagilearen alabak hitzaldia eskainiko du.

Bihar, halaber, beste bi film ikusi ahal izango dira ordutegi bertsuetan: Invasion of the Body Snatchers (1956) eta The Killers (1964). Hitzaldiari dagokionez, Quim Casas Donostiako Zinemaldiko Hautespen-batzordearen kide eta Don Siegel zikloaren inguruko liburuaren koordinatzaileak berbaldia eskainiko du 18:00etan.

Don Siegel ezaguna da Clint Eastwood aktore eta zuzendariarekin eginiko filmei esker, hala nola, Dirty Harry (1971), eta gaur eta bihar Bilbon ikusiko diren The Beguiled (1971), eta Escape from Alcatraz (1979). Akziozko zinemaren generoan ezinbesteko zinemagilea da eta estilo horretako film esanguratsuenetarikoak filmatu ditu, lehen aipaturiko Dirty Harry (1971) eta haren ondotik etorri ziren filmak kasu, guztiak Callahan (Clint Eastwood) polizia protagonista dutela.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button