BERTSOTAN

Epailetza eta gai-jartzailetzari buruzko ikastaroak

Bizkaiako Bertsozale Elkarteak formazio saioak antolatu ditu bertsozaleentzako, eta horretarako epailetza eta gai-jartzailetza ikastaroak eskainiko ditu.

Epailetza ikastaroa otsailaren 19an izango da, eta Asier Ibaibarriagak emango du. Gai-jartzailetza ikastaroa, ostera, otsailaren 26an izango da, eta Maite Berriozabalek eskainiko du.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Durangon daukan egoitzan eskainiko dira ikastaroak, aipaturiko egunotan, 18:30etik 20:30era.

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen webgunean duzue informazioa eta apuntatzeko tokia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button